Edateko uraren kalitatea

Frantzian, iturriko ura gehien kontrolatuak direnen elikagaietakoa da. Test sanitarioak, zure herriko datuak eskura ukatea, erabilpenerako gomendioak, orrialde honetan Ipar Euskal Herriko urari buruzko informazio baliagarri guziak atzemanen dituzu.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a

Zein da ene herriko edateko uraren kalitatea?

Zure herriko edateko uraren analisiak eaupotable.sante.gouv.fr webgunean edo Akitania Berriko Osasunaren Eskualdeko Agentziaren (ARS) webgunean kontsulta ditzakezu. Zure herriko herriko etxean ere afixatuak dira. Urtean behin sintesia bat gehitzen zaio zure fakturari.

Edateko uraren kalitatea nola kontrolatzen da?

Etengabeko analisia eta kontrolek gizakiaren kontsumorako edateko uraren kalitatea bermatzea ahalbidetzen dute. Zaintza bikoitza antolatua da:

  • Osasunaren Eskualdeko Agentziak (ARS) egiten duen kontrol sanitario ofiziala, zeinak 10 eta 350 parametro artean analizatzen dituen;
  • kudeatzaile bakoitzak banaketa sistemen irizpideen arabera egiten duen auto-zaintzarako programa.

Lagin hartzeak eta analisiak baliabidetik (ur gordina) erabiltzailearen dutxuluraino (banaturiko ura) egiten dira. Hauen, maiztasun eta tipologia hartu den ur laginaren, baliabidearen ahultasunaren eta helburu den biztanleriaren araberakoa da.

Gizakiaren kontsumorako urek, parametro mikrobiologikoei (birus, bakteria,...), fisiko-kimikoei (Ph, tenperatura, eroankortasuna, gogortasuna,...), organoleptikoei (zapore, usain, kolore,...) eta erradiologikoei dagozkien arauetan finkaturiko kalitatezko zorroztasuna eta erreferentziak bete behar dituzte.

  • %99 2023an Ipar Euskal Herrian egin ziren kalitate balantzeen araberakotasun tasari dagokio
  • 50 000 2023an Ipar Euskal Herrian 1.457 lagin hartze desberdinetan analizatu ziren parametro kopuruari dagokio

Zer gertatzen da araberakoa ez den analisirik izanez gero?

Kalitate muga bat gaindituz gero, uraren ekoizpenaren eta banaketaren ardura duen pertsonak Auzapezari etaOsasunaren Eskualdekoa Agentziari (ARS) berri ematen die, arazoaren arrazoia argitzeko inkesta egiten du eta honen emaitza herriko etxeari eta ARSari jakinarazten die.

Uraren kalitatea berriz oneratzeko behar diren neurri guziak hartzen ditu ere. Osasunarentzako arriskurik izanez gero, eta ARSarekin harremanetan egonez, biztanleriari erabilpenerako gomendioak hedatzen dizkio, bereziki biztanleriaren talde minberenei.

Ba ote zenekien?

Ipar Euskal Herrian, edateko uraren %75 gure etxeko jardueren bidez kontsumitzen da. Beroketa klimatikoaren eraginarekin, gure lurraldean uraren eskuragarritasuna %30 apaltzen ahalko litzateke gaurtik 2040era arte. Ondorioz, jestu oro onuragarri da baliabide balios hori aurrezteko!

Nik ere ene ur kontsumoa apaltzen dut

Ohiko galderak

Nondik dator nire txorrotako ura?

Ipar Euskal Herriko edateko ura ekoizteko baliatzen den ur gordinaren erdia lurpeko 127  iturri naturaletatik heldu da. Ekoizpen ahalmena ur azaleko baliabideetako 11 hartzeekin osatzen da. Hartzeen gehiengoarentzat, prefektura deliberoek finkatzen dituzte kutsadura arriskuen prebentzio neurriak.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com