Ene haurraren elkargoko haurtzaindegi bateko aitzin izen ematea egin
Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen duen haurtzaindegi batean zure haurraren izen ematea gein nahi duzu? nola egin esplikatzen dizugu.
Eguneratzea:2024ko urriaren 1a
Urte osoan har daiteke
Internet bidez egin liteke
1. urratsa: Ene aitzin izen emate eskaera igortzen dut
Euskal Hirigune Elkargoak kudeatzen duen haurtzaindegi batean zure haurraren aitzin izen ematea egiteko (Errobiko eremutik kanpo) behar duzu:
- Dagokion sektoreko lehen haurtzaroaren bitartekariarekin harremanetan sartu: honek aitzin izen emate formularioa eta hornitu beharreko egiaztagirien zerrenda helaraziko dizkizu;
- Funtzionamendu araudiaren berri hartu.
Sektorea | Hunkituak diren egiturak | LHB |
---|---|---|
Errobi-Aturri | Agerria haurtzaindegia – Mugerre Xitoak haurtzaindegia – Hiriburu Ttipi Ttapa haurtzaindegia – Urketa Le nid Urtois haurtzaindegia – Aurti | Errobi Aturri Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea |
Bidaxunealdea | Arc-en-Ciel haurtzaindegia - Bidaxune Eihartzea haurtzaindegia - Bardoze | Bidaxunealdeko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea |
Errobi | Pimprenelle haurtzaindegia – Kanbo Mamurrak haurtzaindegia – Ezpeleta Laminak haurtzaindegia - Arrangoitze | Errobi Leihatila Bakarra |
Xiberoa | Aloze-Ziboze-Onizegaine Lehen Haurtzaro Haurtzaindegia - Aloze Talika Haurtzaindegia - Maule | Goxama Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunea Amikuze, Iholdi-Oztibarre, Garazi Baigorri, Xiberoa |
Errobi eremuko haurtzaindegientzat, aitzin izen emate formularioa zuzenean sarean bete.
Gure sareko aurkitegian elkargoko haurtzaindegien koordenatuak atzeman itzazu
Funtzionamendu araudia kontsultatu
- REGLEMENT DE FONCTIONNEMENT ETABLISSEMENT D'ACCUEIL DU JEUNE ENFANT PDF - 30 orriak - 1,34 Mo
2. urratsa: Ene izen emate eskaeraren baieztapena eskuratzen dut
Zure eskaera eskuratu ondoren, Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-guneak zure aitzin izen emate txostena ongi betea dela egiaztatzen du. Zure administrazio txostena ongi betea bada, aitzin izen emate txostenean agertzen den helbidera baieztapena igortzen zaizu posta elektroniko bidez. Eskaera erregistratuko da eta lekuen esleitze molde eta epeak zehazten dituen eskuratze agiria igorriko zaizu
Behin zerbitzura helarazi eta, txosten honek ikasturte guzirako balio du.
Aitzin zien emate eskaera oro lekuen esleipen batzordea bildu baino hilabete bat lehenago baieztatu behar da. Hori bete ezean eskera automatikoki ezeztatuko da.
3. urratsa: Erantzun bat eskuratzen dut
1. kasua: ene haurrari leku bat eman zaio
Lekua ematen delarik, familiari baieztapena igortzen zaio. Izena emateko hitzordu bat proposatuko da, haurraren harrera txostena osatzeko gisan.
Honako dokumentuak eskatuko dira:
- familiako liburuxkaren fotokopia edo sortze agiria;
- familiak harturiko erantzukizun zibileko asegurantza agiria;
- buraso eskudantzia arautzen duen familia gaietarako epaileak emaniko deliberoaren kopia, behar balitz;
- txertoak egin izana biltzen duen osasun liburuxkaren fotokopia edo araberakotasun agiria;
- bizi kolektiborako gaitasuneko mediku ziurtagiria;
- FaLK/MSA hartzaile zenbakia edo, horren eskasean, N-2 urteko zerga agiriaren fotokopia.
Izena emateko mementoan, behar bezala bete eta izenpeturiko baimen fitxekin osatuko da aitzin izen ematean hornituriko txostena (ateratzea, larrialdi egoerako esku hartzea, abisatu beharreko pertsonak, irudi eskubidea, partzuerrek hartzaile datuen kontsultatzeko eta atxikitzeko baimena, fakturak posta elektroniko bidez igortzeko baimena, funtzionamendu araudiaren onarpen fitxa, ikus gehigarri gisa diren dokumentuak).
Ebaluaturiko beharren arabera eginiko harrera kontratua, bi aldeek izenpeturik emanen da.
Haurtzaindegiko izena emate txosten administratiboa osatzeko telekargatu beharreko dokumentuak
- Contrat d'accueil type - crèche - FR PDF - 3 orriak - 163,65 Ko
- Protocole d'éviction - Crèche PDF - 3 orriak - 100,74 Ko
- Fiche d'autorisation - Crèche PDF - 5 orriak - 227,07 Ko
- FORMULAIRE ADHESION PRELEVEMENT AUTOMATIQUE - FRANCAIS EUSKARA PDF - 2 orriak - 223,59 Ko
2. kasua: ene haurrak ez du lekurik eskuratu
Aitzin izen emate eskaeraren mantentze baieztapena eskuratu eta, zure txostena berriz aztertuko da ondoko esleipen batzordean.
Anartean, beste harrera molde bat xerka zenezake Monenfant.fr webgunean.
LHBarekin edo zure etxetik hurbilen den HAGarekin (haurren eta amen geriza) ere harremanetan sar zaitezke.
Zure enpresan haurtzaindegirik baden edo hurbil den egitura batean diru-laguntza bidezko lekuak dituen galdegin ezazu
Ohiko galderak
Nola esleitzen dira lekuak?
Batzordeko kideek (Euskal Elkargoko hautetsi eta egituretako arduradunak) finkaturiko irizpideen arabera urtean 2 eta 4 aldi artean biltzen den Esleipen Batzordeak esleitzen ditu lekuak. Lekuak honako irizpideen arabera esleitzen ditu:
- Bizilekua eta/edo lantokia;
- eskaeraren aurrekotasuna;
- familia egoera;
- egiturako leku libreak.
Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritzarekin elkarlanean, aterabide pertsonalizatuak xerkatuko dira burasoen eskariak ahal bezain bat betetzeko gisan. Zaurgarriak diren eta/edo gizarteratze bidean diren familien eskaerei arreta berezia eskainiko zaie, eta baita bizi kolektiboarekin ahalmen urritasun bateragarria duten haurren eskaerei ere (6 urte arte).
Haurtzaindegiek gizarteratze eta laneratze bidean engaiatuak diren pertsonen gain diren (2010eko ekainaren 7ko 2010-613 dekretua, R-2324-29 artikulua), edo RSAren zenbateko finkoaz azpiko (edo RSAren zenbateko finko emendatua duten pertsona bakartuen edo haurdun den pertsona bakartuen) irabaziak dituztenen haurrentzako lekuak bermatzen dituzte. Horretarako eskaera bakoitza banaka aztertuko da eta egoeraren arabera leku kopuru bat finkatuko da.
Zein dira tarifak?
Haurtzaindegien finantzamendua Euskal Hirigune Elkargoak, Zerbitzu Emate Bakarra (ZBF, fr. PSU) eta diru laguntza forma hartzen duen FaLKaren, MSAren, 64 Departamenduko kontseiluaren parte hartzearekin, eta familien parte hartzeak bermatzen dute.
Haurtzaindegiko lekuaren tarifa Frantzia mailako Familien Laguntza Kutxak finkatzen du, irabazien eta etxe bakoitzean den haur kopuruaren arabera Frantzia mailako baremoan oinarriturik.
Zure Familien Laguntza Kutxarengana jotzera gonbidatzen zaitugu, zaintza molde bakoitzarentzako diru mailako laguntzen berri hartzeko gisan.
Ene haurra eri da, haurtzaindegira eraman nezakea?
Aski molde sinplistan, zure haurraren egoera orokorra seinale onena da zer egin behar duzun jakiteko. Energia eskas badu, akitua bada eta marmarrean, hobe da etxean beroan atxikitzea.
Sukarra edo marranta soila agertzen duen baina betiko jarrera duen haur baten kasuan, langileek hain segur kolektibitatearen barnean onartuko dute.
Haatik, haur eritasun edo kutsakor bat baldin badu, hobe da etxean atxiki dezazun beste haurrak ez kutsatzeko.
Osasun Publikoko Kontseilu Gorenak haurtzaindegitik baztertzea eragin behar duten eritasun kutsagarri batzuk zerrendatu ditu:
- Angina estreptokozikoa
- Eskarlatina
- Kukutxeztula
- A hepatitisa
- Inpetigoa
- Meningokoziko infekzio inbaditzaileak
- Leperia
- Elgorria
- Tuberkulosia
- Gastroenteritisa (forma batzuetan).
Kasu horiez kanpo, haurtzaindegiko zuzendariari dagokio haurra haren egituran onartzea edo ez onartzea. Gehienetan, erabaki hori hartzeko ahalmena duen pertsonak zure haurraren kutsadura maila edo patologiaren birulentzia aztertzen du.
Zure haurra, halere, haien lagunekin elkartuko litzatekeen eta sintoma arinak soilik agertuko lituzkeen kasuan, ez ahantz langileak abisatzea. Medikuaren ordenantza eskuratzen baduzu, posible da tratamendua haurtzain laguntzaileak ematea.
ITURRIA: https://www.mont-roucous.com/devenir-parents/creche-enfant-malade

Laguntza behar dut
Galdera ororentzako, dagokion sektoreko Lehen Haurtzaroaren Bitartekaritza-gunearekin edo Errobi sektoreko Lehiatila bakarrarekin harremanetan sartu.