Ene etxe-hondakinen edukiontzientzako sarbide ezagugailu bat galdegin
Zure etxe hondakinen edukiontzira sarbidea ukateko ezagugailu bat eskatu nahi duzu ? Horra nola egin.
Eguneratzea:2024ko irailaren 20a
Urte osoan har daiteke
1. urratsa: Ene eskaera ene herriko hondakinen leihatilan egiten dut
Etxe-hondakinen edukiontzientzako sarbide ezagugailu bat eskatzeko, zure sektoreko harrera leihatilarekin harremanetan sartu behar duzu, posta elektroniko edo telefono bidez.
- Lehen eskaera baldin bada, ezagugailua urririk emanen zaizu.
- Zure ezagugailua galdu baldin baduzu, berriz egiteak 5 euroko kostua izanen du (ordainketa diruz edo txekez soilik).
2. urratsa: Ene ezagugailua hartze gunean berreskuratzen dut
Zure eskaera eskuratzean, hondakinen harrera leihatilak hurbilen den hartze gunera bideratuko zaitu zure ezagugailua berreskuratu ahal izateko.
Oharra: edukiontzi berriak plantan ezartzean, herriek ezagugailuen banaketarako hitzorduak antolatzen dituzte.

Laguntza behar dut
Hondakinei buruzko edozein informazio praktikorentzako zure sektoreko hondakinen ardura duen zerbitzuarekin harremanetan sar.