Euskal Elkargoaren kultura sasoia
Gazteentzakoak, hiri arteak, orkestra... arteak urte osoan zehar hartzen du lurraldea. Hemen beherean topatuko dituzu Euskal Elkargoak eta bere partzuerrek proposaturiko hitzorduak.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 5a
Euskal Elkargoaren haurrentzako ikuskizunak
Urritik ekainera, Euskal Elkargoak senitartean ezagutzeko ikuskizunen sasoia proposatzen du. Frantsesez, euskaraz edo hitzik gabe, dantza, antzerki, zirku edo txotxongilo sorkuntzak aurkezten dira lurraldeko aretoetan, Hendaiatik Mauleraino, Senpere edota Luhuson barne.
Ikuskizunen sasoia hemen ezagut ezazu eta zure lekuak erreserba itzazu: Kultura EUskal Herria webgunean.
Points de Vue festibala
Utz ezinezko hiri arteen hitzordua da Points de Vue festibala. Urtero, urrian, hamar bat artista gonbidatzen ditu obra berriak egitera Baionan eta lurraldeko hainbat herritan. Bost eguneko aldi azkar batetan bildurik, festibalak erakusketak proposatzen ditu, hiri arteei buruzko jardute atelierrak, proiekzioak bai eta topaketa profesionalak ere.
Festibalaren egitaraua hemen ikus: Points de vue festibalaren webgunea.
Adi: webgune hori ez da pantaila irakurgailua bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarria.
Iparraldeko Orkestra
Jotzen duten egitarau bakoitzera egokituriko eta Iparraldearen errealitate eta dinamikaren araberako musikari kopurua du, hamar bateko taldea izatetik berrogei bat musikari izateraino; Iparraldeko Orkestrak ganbara musikatik sinfonietarainoko errepertorioa eskaintzen du. Sasoi ibiltaria jende ororentzat pentsatua da.
Sasoia hemen ikus: Iparraldeko Orkestraren webgunea.
Adi: Webgune hori ez da pantaila irakurgailua bezalako teknologia laguntzako sistemekin bateragarria.
Ipar Euskal Herriko kultura agenda
Eta lurraldea animatzen duten ekitaldi guztien ezagutzeko, hona jo ezazu: Ipar Euskal Herriko Turismo Bulegoaren Kultura Agenda.
Zerbait ments zaizu?