Enpresan mugikortasun iraunkorrak garatzen ditut

Zure langileek edota zure lankideek beren lan lekualdaketatarako garraio molde garbiagoak lehenets ditzaten nahi zenuke? Hemen atzemanen dituzu gauza ditzakezun aholku baliagarriak, bai eta jaso ditzakezun laguntzen zerrenda ere.

Eguneratzea:2024ko azaroaren 27a

Ene enpresan mugikortasun iraunkorrak erabiltzeko arrazoiak

Ingurumena babesten hartzen duzu parte

Garraioen sektoreak Ipar Euskal Herriko berotegi efektuko gasen igorpenen  ⅓ sortzen du. Zure langileen lekualdaketen karbono arrastoa mugatuz igorpen horiek gutxitzen eta lurraldeko kutsadura murrizten laguntzen duzu.

Zure langileen osasuna eta laneko bizi kalitatea hobetzen duzu

Frantzian, etxe eta lantoki arteko lekualdaketak 50 minutu ingurukoak dira batezbeste (IPSOS galdeketa - 2022ko urtarrilean). Langile anitzi estres sortzailea zaie. Gainera, egonean egoteak ere osasunean eragiten du. Norbanakoen autoaz bestelako garraio moldeak erabiltzera bultzatuz, zure langileen ongizatea faboratzen duzu.

Irudi hobea zenuke

Ingurumenaren alde engaiatzea, egun funtsezko irizpidea zaie enpresei. Mugikortasuna funtsezko elementua da enpresaren karbonogetzeko. Enpresaren erakargarritasuna laguntzen du hala bezeroen artean nola, batez ere, enplegurako. CSA azterketa batek erakusten du pareko eskaintzen artean, langileen % 78k nahiago dutela ekologia trantsizioan engaiaturiko empresa bati lotu. Zure bezeroen aitzinean duzun irudian ere eragiten du. Way eta Oney iritzi galdeketa batek erakusten du kontsumitzaileen % 90k espero dutela markak engaia daitezen eta hobe kontsumitzen lagundu diezaieten.

Zein ekintza eman zenitzake plantan?

Zure langileak sostengatzea

  • Ezagutzera eman itzazu lurraldean diren edota zuk plantan eman dituzun talde garraio aukerak;
  • Saia zaitez jokamoldeak aldatzeko dituzten trabak ezagutzen eta gauzatu beharreko aterabideak parteka itzazu haiekin;
  • Jokamoldeak aldatu dituzten pertsonak ezagutu eta ezagutzera eman itzazu. Mugikortasunaren Txapelketan parte har dezakezu ere. Zure enpresaren izena eman eta zure lankideei bestelako molde bat edo batzuk entseatzeko aukera eman, gero iraunkorki erabil ditzaten;
  • Telelana edo 4 eguneko astea bultza itzazu, halakorik egiterik bada;
  • Formakuntzak proposa itzazu, adibidez eko-gidamoldeari buruz edo berriz txirrindan ibiltzen ikasteko.

Mugitze molde eztien erabilera erraztea

  • Mugikortasun iraunkorrerako diru finko bat eman ezazu plantan. Laneko ibilaldietan garraio molde iraunkorra (talde garraioetarako abonamendua izan ezik) erabiltzen duen langileari laguntza bat emateko aukera ematen du. Diru hori gizarte ekarpenen eta kotizazioen karga gabea da. Horri buruzko argibideak URSAFF webgunean dituzu.
  • Partzuergo bat egin ezazu TXIK TXAK garraioekin, kultura, kirol edo lan ekitaldietarako;
  • Aparkaleku segurtatua sor ezazu txirrindentzat, bai eta konponketarako tresnak dituen lokal bat ere. Estatuak laguntza eman diezazuke antolaketa horiek diruztatzeko Employeur Pro Vélo baliabidearen bidez;
  • Zure langileen eskura eman itzazu txirrindak, trotinetak edota eskuter elektrikoak laneko hurbileko lekualdaketetarako;
  • Trenaren erabilera lehenets ezazu, hegazkinaren ordez, laneko urruneko edo distantzia ertaineko lekualdaketetarako;
  • Dutxa bat eman ezazu eskura zure lokaletan.

Talde garraioen erabilera bultza ezazu

Talde garraioen abonamenduak diruztatzen parte har ezazu.
Jakitekoa: Enplegatzaileak bere gain hartu behar du bere langileen garraio abonamendu txartelen % 50 (trena, autobusa, txirrinda) pribatuko enpresetan, eta % 75 enpresa publikoetan, baina gehiago ere ordain lezake, noski.

Autokidetza eta autopartekatzea sustatzea

  • Laneko ibilgailu partekatuen multzo bat sor ezazu, ibilgailu elektrikoak lehenetsiz. Advenir programarekin, Estatuak birkargaguneak diruztatzen laguntzen dizu; 
  • Zure lankideak autokidetzan mugi daitezen susta ezazu, aplikazioetan izena eman dezatela haiek edota auzo egiturekin jar zaitez harremanetan ibilbide aukerak handitzeko;
  • Aparkaleku erreserbatuak egin iezazkiezu autokidetzan datozenei.

Garraio logistika bilakaraztea

  • Kamioitzarren urruneko garraioa gutxitu zama trenak edo garraiomolde garbiak erabiliz;
  • Garraiomolde eztiak edota karbonogeturiko ibilgailu arinak lehenets itzazu azken kilometroaren zure logistikarako. Zenbait tokitan badira Hemengo Erlea SKEa bezalako aterabideak.

Plan ona!

Estatuak autokidetzara lotu berrientzat 2023ko urtarrilaren lehenaz geroztik plantan emaniko  100 €ko hobariaz gain, TXIK TXAK  zerbitzuak hilean 150 € arte itzultzen dizkie gidariei eta ibilbideak urririk eskaintzen dizkie bidaiakideei.

Zein betebehar ditu enpresak?

Garraio publikoen gastuak bere kargu hartzea

Enplegatzaileak bere kargu hartu behar du bere langileek ohiko bizilekutik lantokirainoko ibilbide osorako garraio publikoen zerbitzuekin kontratatu dituen garraio abonamenduen % 50, baita ibilbide horren egiteko abonamendu bat baino gehiago behar badira ere (trena + autobusa adibidez). Gisa berean hartu behar ditu bere gain txirrinden alokatzeko zerbitzu publikoak ere.

Baliabideari buruzko informazio gehiagorako

Enplegatzailearen Mugikortasun Plana (e-MP) egitea

Mugikortasunen Orientabide Legeak, (MOL) 2022ko abenduaren 24koak, behartzen ditu Urteroko Baitezpadako Negoziaketak (UBN) egiten dituzten 50 langile baino gehiagoko enpresak mugikortasunen gaineko adostasuna lortzera. Negoziaketak burutu eta adostasunik ez bada, mugikortasun plana baitezpadakoa bihurtzen da.

Bada zure urraspidean lagun diezazukeen laguntzarik?

Enplegatzailearen Mugikortasun Plana egiteko laguntza

Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak Enplegatzailearen Mugikortasun Plana (e-MP) prestatzeko laguntza proposatzen du. Diagnostiko horrek beharrak eta nahiak ezagutzeko aukera emanen dizu, ahal beste jende horretara lotzeko aukera handiena ematen duten bestelako jokabideak proposa ahal ditzazun.

Mugikortasunaren Kluba

Mugikortasunaren Kluba urtean hiruzpalau aldiz biltzen da mugikortasunari loturiko gaien inguruan eta solasteko aukera ematen die eta esperientzien trukatzeko aukera lurraldeko enplegatzaileei.

Mugikortasunaren Txapelketa

Mugikortasunaren Txapelketa Akitania Berriko ADEME erakundeak antolatzen du eta lurralde osoan hedatzen. Enplegatzaileei beren artean erronka botatzeko aukera ematen die, bai eta haien lankideei bi astez beste jokabideren bat jostaketan entseatzeko eta gero bere egiteko agian.

Mugikortasunen Sindikatuaren atelierrak enpresan

Euskal Herri-Aturriko Mugikortasunen Sindikatuak enplegatzaileei proposatzen die beren lankideengana jo dezaten, lanaldian, atelier moldean, edo atsedenaldian, partzuerrekin batera (txirrinda elkarteak, garraiolariak, SNCF, …).

Mugikortasunerako laguntzen webgunea

France Mobilités eta Aides-territoires erakundeek Frantzian diren mugikortasunerako laguntza guztiak biltzen dituen webgune bat proposatzen dute. Zerrendan zure egitura mota edota nahi zenituzkeen proiektu mota hauta ditzakezu.

Formulaire de satisfaction

Informazio horiek baliagarri gertatu ote zaizkizu?

Zerbait ments zaizu?

Nola hobe dezakegu orrialde honen edukia?

E-helbidea honela behar da idatzi: mail@example.com