Hutsik dudan bizitegia merkaturatzen dut
Hutsik den bizitegi baten jabe zara? Hainbat arrazoirengatik izan liteke erabili gabe eta, denborak aitzin egin ahala, irudi dakizuke zure bizitegia merkaturatzea konplikatuegi bihurtu zaizula. Euskal Elkargoak eta bere partzuerrek lagunduko zaituzte egin beharrekoetan.
Eguneratzea:2024ko azaroaren 22a
Zer da bizitegi hutsa?
Adierazle zenbaiten eta denbora tarte zenbaiten bidez zehazten da zer den, baina, ezer baino lehen, bizitegi hutsa da erabiltzen ez den etxe edo apartamentua.
Gure lurraldeko higiezinen merkatuaren errealitateak baliabidetzat hartzen du, bizitegi hutsa familia batek edo batzuek erabil lezaketen ondasuna baita (bere horretan edo lanen ondoren). Behar bati erantzun diezaioke.
Zergatik ene ondasuna berriz merkaturatu?
- Hutsik den bizitegia, hutsik izateko arrazoiak zeinahi direlarik ere (lan handiegiak, ondoriotasun arazoak, zahar etxera partitzea, alokatzaile batekin esperientzia txarra), laster andea liteke;
- Zenbait egoeratan, hutsik den ondasuna galera termikoa ekar lezake (bero galera auzoko bizitegietan eta, horren ondorioz, gastuak handitzea);
- Hutsik den bizitegia merkaturatuz zure higiezinen ondarea balioan eman dezakezu eta alokairuko diru sarrerak jaso alokatuz gero;
- Familia bati bizitegia eskuratzeko aukera ematen dio ere eta hiriaren hedatzea mugatzeko aukera ematen du ere.
Nola horren egiteko laguntza jaso?
Hutsik den bizitegi baten jabe bazara eta galderaren bat egin edo proiektu bat gauzatu nahi baduzu, Bizitegiaren eta Energiaren Etxeak aholkatuko dizu lagundua izateko zein aukera dituzun, zure bizitegiaren egoeraren arabera, dituzun helburuen arabera eta zure egoeraren arabera, zure laguntzeko aholkulari bat urririk eskainiz.
Aitzin eskari bat igor diezagukezu ere Internet bidez zure ondasunaren egoera azalduz, eta bizitegien aholkulari bat jarriko da zurekin harremanetan.
Bazenekien?
Egun badira alokatzerako zure inbestimendua segurtatzeko hainbat baliabide (alokatzean laguntza, alokairuen ez ordaintzeetaz babesteko bermea, nire bizitegietan gerta litezkeen andeatzeetaz babestea, ...), bai eta zergak murrizteko ere elkartasunezko alokatze moldea hautatzen baduzu.
Zerbait ments zaizu?