
Uraren maila normala edo soberakinezkoa
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Uraren barometroari esker, jarraitu astelehenero Euskal Herriko ur-baliabidearen mailaren bilakaera eta jardun zehazki eskasiak saihesteko.
Eguneratzea:2024ko urriaren 14a
Uraren maila normala edo soberakinezkoa
Maila ertaina
Maila larria
Alerta mailak finkatzeko, barometroak 2014az geroztikako bataz besteekin konparatzen du (astez aste) mementoko egoera. Ad: barometroak %-30 agertzen badu, horrek erran nahi du aste horretako errekaren maila 2014az geroztikako bataz besteko maila baino %30ez apalagoa dela.
Barometroaren datuak Open Data Hub’eau ataritik eta HydroPortail zerbitzuko ataritik hartuak dira Astero eguneratzen dira, igandetik astelehenerako gauerdiz.
Lurraldeko neurketa gune desberdinen artean 4 erreferentzia puntu hautatu dira, Ipar Euskal Herri osoko uraren maila agertzen baitute.
Ühaitza - Mauleko neurketa gunea, Xiberoa eta Baxenabarreko iparraldearen zati bat (Amikuze) estaltzen duen eremurako.
Ipar Euskal Herriko edateko uraren 3/4ak partikularrek kontsumitzen dituzte
Bakoitzaren jestuek zinezko eragina dute ur eskasia saihesteko mementoan. Gure “Ura aurrezten dut” orrialdean zure kontsumoa apaltzeko gomendio eta laguntza praktikoak atzeman itzazu.