Programistaren tailerra

Eguneratzea:2024ko azaroaren 28a

Hasiera data 2024ko abenduaren 16a amaiera data 2024ko abenduaren 17a

Ziburu

Aurkezpena

Parte-hartzaileak programista-urbanistaren larruan jartzera gomitatuak izanen dira! Konkretuki, parte-hartzaileek, taldeetan banaturik, egiteko bat bete beharko dute: etorkizuneko auzoaren planoa marraztu proiektuaren hertsadura geografiko, material eta tekniko batzuk kontuan hartuz, eta ondotik plano hori gainerateko taldeei aurkeztu, marrazturiko antolaketaren egokitasunaz konbentzitzeko! Bestalde, Encan-eko auzoan 2035ean (!) luketen egunerokoan murgiltzera gomitatuak izanen dira! Helburua? Aitzinetik adierazitako nahietan oinarrituz, ideiak lehentasunen arabera sailkatu eta proiektuaren planoan kokatu, baina proiektuak berezkoak dituen erronka eta hertsadurak hobekiago ulertu ere bai. Horretarako, taldeek hainbat gauza ukanen dituzte eskura: plano batzuk, lehen tailerretatik ateratako ideia-erreserba eta ekarpen-fitxa batzuk.

2 oren-tarte aukeran:

  • Abenduaren 16an, astelehena, 18:30etik 21:30era
  • Abenduaren 17an, asteartea, 18:30etik 21:30era

2 tailerren biltzeko tokia: Ziburuko Errekoletoen komentuko kapera

Tailerra kitorik da, baina baitezpadakoa da izena ematea.

Kasu, gaualdi bakoitzean ezingo da 120 pertsona baino gehiago sartu. Harrera 18:15etik goiti eginen da. Janari-mahai bat eskainia izanen da tailer denboran.

Haurrak etor daitezke lasai! Harrera gune bat sortuko da, animatzaile baten ardurapean, 3 urtetik gorako haurrentzat. 3 urtetik beherako haurrak burasoen ardurapean egonen dira.

Atelier du programmiste / Programistaren tailerra

Précision importante : Dans le cas d'une famille, la demande d'accueil d'enfants ne doit être réalisée qu'une seule fois, lors de l'inscription de l'un ou l'autre des parents / Zehaztasun garrantzitsua: familia baten kasuan, haurrak hartzeko eskaera behin bakarrik egin behar da, burasoetako batek edo besteak izena ematen duelarik.

Usage de vos données personnelles

Les données personnelles que vous fournissez à travers ce formulaire sont traitées par la Communauté d’Agglomération Pays Basque, en sa qualité de responsable de traitement, et nous permettront de donner suite à votre demande. De plus amples informations, notamment sur l’exercice de vos droits sont disponibles dans notre Politique de Confidentialité.