Mugaz gaindiko topaketak «Mugaz gaindikoa: lurraldeetako bidea/x ?» 3. edizioa
2025ko otsailaren 12a
Baiona
Flash info
Orrialde batzuk ez dira oraindik osoki itzuliak. Webgunea laster osoki euskaratua izanen da.
Urriaren 25 honetan, Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoko Lehendakariak, André Garreta, Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako eta ESTIA-ko Lehendakariak eta Sylvain Loumé, Akira-ko zuzendariak, Turbolab plataforma teknologikoa estreinatu dute. Sandrine Derville, Akitania Berria eskualdeko Lehendakariordea, Joëlle Gras, Pirinio Atlantikoetako Suprefeta eta Jean-Jacques Laserre, Pirinio Atlantikoetako Departamendu kontseiluko Lehendakaria bertan ziren.
Eguneratzea:2024ko abenduaren 6a
2017an sortu zenetik, Euskal Elkargoa ekologia eta energia trantsizio eta lurralde erresilientzia erronkez jabetu da. 2024-2030 Ekonomia Garapen Eskemak, gai hauek erdigunean kokatzen ditu, enpresak laguntzeko ardatz nagusi gisa aurkeztuz.
Estrategia hau konkretuki irudikatua da urriaren 25 honetan Turbolab, aeronautika propultsio berritzailerako plataforma, estreinatuz.
Aeronautika sektorearen karbono eraginari erantzuna
Turbolab “Ipar Euskal Herria Industria Lurralde” egitasmoaren baitan abiatu da. Entsegu-banku partekatua da, proiektu eta enpresei aeronautika sektorearen karbono eraginaren aurrean erantzuten laguntzeko. Jean-René Etchegaray-k azpimarratu duenez, "proiektu hau bihar ekintza publikoari eta eragile ekonomikoen laguntzari dagokionez irudikatu behar dugunaren eredu da: Akira Technologie-ren -gure lurraldeko enpresa nagusi bat-, ESTIA Ingeniari Eskolaren eta Euskal Elkargoaren arteko partaidetza".
Turbolab, teknologia eskualdatzeko tresna berria da, eta propultsio berritzaileen inguruan ekosistema oso bat sortzea ahalbidetzen du. Proiektuak zerbitzu prestaketendako entsegu banku bat, Ikerketa eta Garapenerako euskarri gune bat eta goi mailako irakaskuntza guneak biltzen ditu:
Euskarri gunearen helburua Teknohirian nazioarteko saiakera zentro bat sortzea da, bai eta ikerketa katedra bat idekitzea ere. Laborategi Bateratu bat sortzea ahalbidetu du jadanik (LabCom ANR).
Egiturazko partaidetza bat
Turbolab-eko partaide bakoitzak giltzarri bat ekartzen du proiektura :
Ingurumen mailako eraikuntza eredugarria
Turbolab hartu duen eraikina klima aldaketaren eraginak gutxitu eta hauei egokitzeak galdetzen dituen baldintzei erantzuteko gisan pentsatua izan da:
Turbolab proiektuaren inbertsio aurrekontua
Zenbateko osoa Euskal Elkargoa Akira Estatua / ANR France 2030 Estatua / DGAC Estatua / France relance Akitania Berria Eskualdea Estia | 6 450 000 € 2 400 000 € 1 625 000 € 950 000 € 600 000 € 75 000 € 600 000 € 200 000 € |
2025ko otsailaren 12a
Baiona
2024ko abenduaren 12a
2024ko abenduaren 9a